Zatoz eta ezagutu ezazu!
Gandiaga Topagunea Arantzazun kokatzen den Batzar Zentroa da, Euskal Herriak dituen ingurune pribilegiatuetako baten bihotzean dagoena.
Topaketak, bilerak, kongresuak, jardunaldiak, mintegiak, grabazioak, eta ekitaldi ezberdinak ezinbesteko tresna bilakatu dira pertsonen eta proiektuen kudeaketa egoki baterako, eta sakon pentsatzeko, erabakitzeko eta lan egiteko, zure beharretara egokitutako balio eta erabilera anitzeko espazioak eskaintzen dizkizugu.
Arantzazuk, gainera, benetako esperientzia osatzeko hainbat aukera emango dizkizu: Arantzazuko Santutegiko Basilikara bisita gidatua, Aizkorri-Aratz parke naturalean bisita, Gomiztegiko baserria eta artzain-eskolara bisita, Arrikrutzeko kobetara bisita, gune gastronomikoak, atseden hartzeko gelak…
Donostia, Bilbo eta Gasteizetik ordubetera gaude, eta aparkatzeko inolako arazorik ez duzu izango 500 aparkaleku inguru daude eta.
Ongi etorri!
Gure indargune nagusiak
5etik 4,8 puntu
eman diote
langileen arretari.
Eraginkorra, konfiantzazkoa eta profesionala izan da.
5etik 4,8 puntu
eman diote
zerbitzu orokorrari.
Espazio eta azpiegitura berritzailea, punta-puntako teknologia.
Arantzazuko esperientziak
Ondarea
Natura
Gastronomia
Jarduerak