Eraikina

Gandiaga Topaguneak 2005ean ireki zituen bere ateak frantsizkotarren seminarioa izandako eraikinaren gainean, Bitoriano Gandiaga (1928–2001) frantziskotar poeta omentzeko eman zitzaion izena eraikinari. Miguel Ángel Alonso del Val eta Rufino Javier Hernández Minguillón arkitektoen lana da, eta proiektua 2007ko COAVN sariketa irabazteko hautagaietako bat izan zen 'Hiri- eta Paisaia-diseinua' kategorian.

Egun, Batzar zentroa izateaz gain, Arantzazulab-en egoitza da (ikusi Arantzazulab-en webgunea). 2020. urtean 15 urte dira eraikina altxa zutenetik, eta Arantzazulab proiektua hastearekin batera asko zaharberritu eta bertako hainbat baliabide berregokitu dira.

eraikina4
eraikina4