Eraikina

Gandiaga Topagunea

Gandiaga Topagunea izeneko eraikinak 2005ean ireki zituen bere ateak. Arantzazuko Frantziskotarren Probintziak eskatuta, Miguel Ángel Alonso del Val eta Rufino Javier Hernández Minguillón arkitektoen lana da proiektu hau. Seminario izandako etxe handi baten egitura muxarratuaren gainean dago eraikia, eta mendi-mazelatik igotzen ari den harkaitz baten bolumen-segida gisa integratzen da paisaian. Proiektua 2007ko COAVN sariketa irabazteko hautagaietako bat izan zen 'Hiri- eta Paisaia-diseinua' kategorian. 2020. urtean 15 urte dira eraikina altxa zutenetik, eta Arantzazulab proiektua hastearekin batera, espazio asko zaharberritu eta bertako hainbat baliabide berregokitu ditugu. Bitoriano Gandiaga (1928-2001) frantziskotar poeta omentzeko, Gandiaga Topagunea izena du eraikin honek.