Espazioen alokairua

Gure aretoetan kongresuak eta topaketak, ekitaldi handiak, sormen handiz diseinatutako saioak, aurkezpenak, enpresa-bilerak, solasaldiak, jardunaldiak, biltzarrrak, formatu txikiko kontzertuak eta abar egin daitezke.

Ezpazio balioaniztunak ditugu, eta baita gainontzeko guneek nahiko luketen zerbait ere: lasaitasuna, Arantzazuko altxor preziatuetako bat. Eraikinaren kokapena ere aparta da. Izan ere, Aizkorri-Aratz Parke Naturalerako sarbidea den ingurune historikoan dago.

Santutegiko Basilikaren proeiktuan, arte garaikidearen ikur jotzen dena, esku hartu duten itzal handiko artistei (Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea, Lucio Muñoz, Xavier Álvarez de Eulate zein Xabier Egaña) eta arkitektoei (Javier Sáenz de Oiza eta Luis Laorga) omenaldi xaloa egiten zaie gure espazioetan.

Guneren bat alokatu nahi izanez gero, jar zaitez, mesedez, gurekin harremanetan info@arantzazulab.eus helbide elektronikora idatzita edota informazioa eskatzeko txantiloia beteta.

OTEIZA AUDITORIOA

Edukiera

Antzokia: 250

U formatua: 30

[ ] formatua: 40

Koktail: 

Neurriak

Azalera: 239,2 m²

Altuera: 3,7/7,5/3,3 m

Luzera: 13 m

Zabalera: 18,4 m

OTEIZA AUDITORIOA

Edukiera

Antzokia: 250

U formatua: 30

[ ] formatua: 40

Koktail: 

Neurriak

Azalera: 239,2 m²

Altuera: 3,7/7,5/3,3 m

Luzera: 13 m

Zabalera: 18,4 m

DESKRIBAPENA

Oteiza Auditorioa, diziplina anitzeko artista bikaina bezala, erreferentziazko espazioa dugu. Lantoki zabala, malgua, balioaniztuna, estetika gaurkotua duena, erosoa eta argi naturalekoa da. Egokia da edozein motatako ekitaldiak egiteko: kongresuak, hitzaldiak, formatu txikiko kontzertuak... Finean, auditorioan tokia izango duzu buruan duzuna gauzatzeko. Goi-mailako ikus-entzunezko ekipamendua du, taldean lan egiteko modu berriak garatzeko zein ekitaldiak egiteko. Horrekin batera, argiztapen-sistema berritua erabilita, zuk nahi duzun giroa sor dezakezu kolorea eta intetsitatea erregulatuz; eta audio-mailan erabateko malgutasuna izango duzu haririk gabe eztabaidatzeko sistema digitalari zein hari-gabeko mikrofoniari esker.

Hau guztia gutxi izango balitz bezala, Auditorioa 3,5 x 2 metroko LED-pantailaz eta zuzeneko bideo-emanaldiak egiteko ekipamenduaz hornitua dago. Esperientziak, zalantzarik gabe, txundituko zaitu.

BALIABIDEAK

  • 3,5 x 2 metroko LED pantaila. Bereizmen osoa: 1456 x 832 pixel. Distira: 800 nits.
  • Aretoaren soinuztapena (DANTE sare azpiegituran txertatuko askotariko bozgorailuak, soinu kudeaketaren teknologia digitala edota soinu nahasketen mahai digitala).
  • Bideo-ekipamendua ekitaldien streaming eta grabazioetarako: Full HD-ko 3 kamera konpaktu robotizatuak, zuzeneko bideo ekoizpenerako eta streaming-erako zentroa eta errealizazio kontrola egiteko LCD LED monitorea.