Jarduera osagarriak
Arantzazu ezinbesteko erreferentzia da hainbat esparrutan. Baina, ba al dakizu aukera asko eskaintzen dizkizula zure egonaldia biribiltzeko? Esate baterako, ostatu hartzeko alojamendu mordoa dituzu, jatetxeak, arteaz eta kulturaz gozatu proposamenak, entzutetsua den arkitektura edota zoragarria den ingurune naturala. Zure beharretara egokitutako esperientzia diseinatuko dizugu. Utz ezazu gure esku!
★ GEHIAGO
Atseden hartzea helburu baduzu Arantzazuko Santutegia Hotela dago. Bertan, 46 logela daude, denak material nobleekin zein kolore beroekin apainduta lasaitasuna eta atsedena lortu ahal izateko. Halaber, ostatu hartzeko aukera paregabe gehiago ere badituzu Arantzazun, hala nola, Arantzazuko Aterpetxean, Goiko Bentan eta Sindika Hotelan. Ikus dezakezunez, eskaintza zabala bezain erakargarria duzu zain.
Orobat, Arantzazuko jatetxeen eskaintza gastronomikoak harrapatu egingo zaitu, eta egiari zor, ez da harritzekoa. Izan ere, tokiko produktuak dira beraien sukaldaritzaren oinarri. Jangela handi baten bila bazabiltza, Arantzazuko Santutegia Hoteleko jatetxean 150 lagunentzako tokia duzu. Bestela, Zelai Zabal jatetxea ere aukera paregabea izango da. Esperientzia gehiagoren bila zabiltza?
★ EZAGUTU ITZAZU
(artista zein arkitektoen artelanak ezagutu)
Gomiztegi baserria/artzain-eskola
(gaztagintza, artzain-txakurren erakustaldia…).
Arantzazu Parketxea, Aizkorri-Aratz Parke
Naturaleko Interpretazio Zentroa.
Aizkorri-Aratz natur parkeko ibilbideak.